Aurten atzeratu gara pixka bat baina hemen dago ikasturte honetako Pi Eguna lehiaketa.
Honetan maila guztietako ikasleek parte hartu ahal dute hiru kategoriatan. Hona hemen arautegi osoa :
Sarreren arautegia:
- Institutoko ikaslea izatea, zure sarreran izen-abizena eta taldea agertu behar da.
- Ikasle bakoitzak nahi dituen beste sarrera.
- Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.
- Originalak izan behar dira eta kopiatutako elementu batzuk erabiltzen badira (artikuluen zatiak , argazkiak , etab) iturria aipatu behar da. Aurkezten den materialaren jabetasuna Arrigorriaga Institutuak izango du.
- Kategoriak:
- Pi zenbakiari buruzko artikulua.
- Multimedia (marrazkia, argazkia, audioa, bideoa,..).
- Asmatutako testua (ipuina, bertsoa, txistea, …).
- Aurkezteko epea martxoaren7an arratsaldeko 8retan bukatuko da.
- Hiru sari 3 egongo dira, bat kategoria bakoitzeko
- Sari bakoitzean teknologia denda ezagun batean erosteko 50 euroko txartel bat emango da.
- Irabazleak martxoaren (3. hilea) 14an (eguna) arratsaldeko 16 ordutan = 3.1416 ezagutzera emango dira blog honetan.
- Sarien banaketa martxoaren 17an, osteguna, atsedenaldian (11:15-11:45) bilera gelan banatuko dira.
Parte hartzeko:
Edizioan sartzeko datuak zure irakasleari eskatu .
Datuak eskuratuta , zoaz lotura honetara :
EDITOREA :
Aldi berean , hau guztiaren berri eta orokorrean Matematika Departamentutik sortzen diren informazioen berri emateko Twitter kanalean kontsulta daiteke :
Comentarios
Publicar un comentario