Ir al contenido principal

Emotionware Eskola 2.0 Jardunaldian


6 ordutan Bilbon egin den  Eskola 2.0 Jardunaldian entzun ondoren , goiza itxi duenColegio San Walabonso (Niebla , Huelva) ikastetxeko irakaslea den Fernando García Páez-ek (@fgpaez twitter-ren) azaldu duen kontzeptuarekin geratzen naiz : emotionware , hezkuntzako IKTen bosgarren elementua , baina beste lau elementuen gaindituz : hardware , software , tuperware (IKT ikastetxe batean beti eskura izan behar den destorloju oxidatuen kit-a definitzeko Fernandok izan duen ateraldia) eta mushware(ideiak).

Fernandoren hitzaldia bikaina izan da . Esanahiez beteta zegoen eta grafikoki ordainezina izan den aurkezpena oparitu digu. Bere ikastetxean burutzen diren IKT jarduerak kontatu dizkigu , lema honen menpe : sortu , produzitu , argitaratu eta konpartitu.Hau da , hain zuzen , ikasleen lanei zentzua ematen diena. Inbidia pixkat eman digu , egia esan.

Zorionak Fernandori baita bere ikastetxeari ere. Eta , zer esanik ez , ustekabe atsegina izan da bera desbirtualizatzea.


Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Sailburua den Isabel Celaak egindako aurkezpenarekin hasi zen. Jarraian, Alfons Cornellaren,  Infonomía enpresaren fundatzailea eta CEOa ,  "10 ideas para reinventar la educación" izeneko ponentzi entzun dugu. Oso interesgarria berak eskola 2.0 planari buruz eman duen ikuspuntua , hezkuntzatik kanpoko agente bat bezala. Ondoko ideiak azaldu ditu : hezkuntzan disrupzioa kanpotik etorri behar dela beste arloetan gertatzen den bezala ; hezkuntzako puntu kritikoa umeei zer gustatzen zaien eta zelan ikasten duten hobeto irakastea da ; edo prosperatuko duela uste duena ahaleginduko dela , eta gizarte aberatsenetan , gazteak proportzionalki gutxiago ahalegintzen direla.

Garrantzitsua izan da hezkuntza sistema menperatzailea pentsatuta dagoela estandarizaziorako adierazi duenean , eta IKTek pertsonalizatzeko lagundu ahal digutela esan duenean.

Geroago , kaferako atsedenaldi baten ondoren, Narcís Vives-ek ,Itinerarium-en zuzendaria, geolokalizazio jarduera batzuk erakutsi dizkigu , esaterako , earthquest-ak   (http://www.earthquestdarwin.net/cas/) edo   QR kodeak dispositibo mugikorretarako. 

Ondoren , Carlos Crespok , Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Ekonomia Kudeaketako Zuzendaria, hitza hartu zuen eskola 2.0 planean aplikatzeko online baliabidean aurkeztu ditu . Eleanitzak izatea nahi dute. Irakasleriaren IKT maila posibleak ere  aurkeztu ziren eta baliabide eta metodologia zehatz batzuekin izan ahal dituzten harremanak.


Pere Marqués-ek arbel digital eta bere gelako aplikazioei buruz hitz egin zigun . Askotan entzun ditugun argudioak azaldu ditu. Eta Ana Gareatek bere ikastetxean ADI-rekin burutzen dituzten jarduerak erakutsi zizkigun.


Oso jardunaldi positiboa izan da , kalitatezko hizlariekin. Zorionak antolatzaileei.






Bideo eta argazki gehiago helbide honetan : http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/1347-jornada-eskola

Comentarios

Entradas populares de este blog

Euskal aditz laguntzaileak

IKATEROAK ( http://ikteroak.blogsome.com/ ) blogetik post hau hartzen dugu : Euskaljakintza kook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoa ren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat. Ariketak Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz: Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak) Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak). Gune berria Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu. Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu: Taulak: Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan ( indikatiboa , baldintza , ahalera , subjuntiboa eta agintera ) klik eginez, topatuko dituzu. Ho...

Pdf batekin egin nahi zenuen guztia eta ez zenekien zelan ....

Blogoff blogean ( http://www.blogoff.es ) erabat erabilgarria den sarrera bat argitaratu dute pdf dokumentuei buruz . Dena jakin nahi baduzu irakurri. Creative Commons lizentzia baten menpe dagoenez , hona hemen artikulua : Artículo traducido y adaptado de Adobe PDF Guide [Digital Inspiration] 1. ¿Cómo creo documentos PDF en mi ordenador sin necesidad de Adobe Acrobat? Hazte con una copia del programa gratuito DoPDF [ Ver tutorial ] 2. Pero no quiero instalar un programa cuando lo único que voy a convertir son unos pocos documentos. Sube tus documentos a Google Docs a través del explorador y luego expórtalos como PDF. Así de simple 3. Un cliente me ha mandado una presentación PowerPoint por e-mail y aquí no tengo nada para abrirlo ¿qué puedo hacer? Reenvía el correo (con el powerpoint adjunto) a pdf@koolwire.com . Ellos convertirán la presentación a PDF y te la mandarán de vuelta para que la puedas ver en la mayoría de los dispositivos portátiles. 4. ¿Cómo guard...

Matematikako apunte eta ariketak

Ejercicios de Matemáticas DBHko ikasleei zuzendutako oso web ona da . Era guztietako azalpenak ezezik ariketa interaktiboak , jokuak , apunteak eta azterketak ere topa daitezke. Gainera nork bere materialak igo ahal ditu . Horretarako harpidetza egin behar da.