Aurreko post-ean Bengoetxe IKTIC blogari buruz idatzi dut eta hain zuzen , bertatik ateratzen dut proiektu honen gainean idazteko ideia. (Irakurri Angel Ortiz-en posta)
Blog honetan ere aurreko post batean Agrega Proiektua zer den azaldu dugu. Honetan , eta atari honetatik bertatik ateratako hitzak erabiliz , Agrega zer den , norentzat den eta zer egin daitekeen azpimarratuko dugu.
Norentzat da?
Irakasleak
Familiak Zure seme-alabek jasotzen duten hezkuntza axola zaizunez, honako hau interesatzen zaizu: >> Tresnak erabiltzea hezkuntza-baliabideak aurkitzeko, interaktiboak eta multimedia direnak, eta zure seme-alaben adinerako egokiak.Agrega zuretzat da, honexegatik:
>> Hezkuntza Eduki Digitalak eta hezkuntza-material multimediak bilatzen ari al zara, zure irakaskuntza-prozesuan erraz txertatzeko?
Sartu eta aurkitu zer lor daitekeen Agregarekin.
>> Eta etxeko hezkuntza babesten eta indartzen ikastea, irakasleek garatu eta balidatutako hezkuntza-eduki digital horiek erabiliz.
Sartu eta aurkitu zein erraza izan daitekeen zure seme-alaben hezkuntzan parte hartzea.
Katalogoa
Katalogo honetan aurkitu daitezke Agregan dauden balibidean sailkatuta gaietan eta hizkuntzetan .
Comentarios
Publicar un comentario