Ir al contenido principal

Google eta euskara bat eginda

Antza denez , Google-eko zerbitzu asko euskaraz izango ditugu hemendik gutxira . Besteak beste : Gmail , maps , youtube , etab.) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak , Googlek eta Experssive SL euskal enpresak sinatutako hitzarmenari esker.

Ondoan EITBn argitaratutako albistea duzue :

Euskarazko bilaketak, edukiak eta zerbitzuak sarean bultzatzeko akordioa sinatu dute EITBk, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Googlek eta Expressive SL euskal enpresak.

charla google

Googleko arduradunen hitzaldia, EITBren Bilboko egoitzan. Argazkia: EITB

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, EITB Taldeak, Google Interneteko Multinazionalak eta Expressive SL euskal enpresak Googlen eta euskararen inguruko akordioa adostu dute. Aurrerantzean euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira. Gainera, multinazionalak eskaintzen dituen hainbat zerbitzuk, tartean gmail, euskarazko bertsioa izango dute. Geroago etorriko dira egutegia, argazkiak eta aplikazio ofimatikoak.

Datozen bi urteetan, besteak beste, gmail posta elektronikoko tresna euskaratuko dute, eta GSA (Google Search Appliance) tresna erabiliz informazioa indexatzeko proiektua jarriko dute abian. Halaber, Google Apps zerbitzuak enpresen eskura jartzen dituen beste baliabide batzuk ere euskararen esparrura gerturatuko dira.

Internet euskaraz darabilten erabiltzaileak izango dira hitzarmen honen onuradun nagusiak. Hemendik aurrera, euskarazko edukiak topatzeko kalitate handiko bilaketak ahalbidetuko ditu Googlek. Gainera, posta elektronikoa eta bulegotika aplikazioak ere euskaraz erabiliko dituzte enpresek.

Sarean gehien erabiltzen diren hizkuntzen artean euskara kokatzea da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren helburu nagusia. Bestalde euskarazko informazioa Interneten zabaltzea eta hedatzea ahalbidetuko du akordio honek.

EITB, euskarazko eduki multimedien lehen ekoizlea den heinean, zerbitzu hauek bereganatzeko ahalegin aitzindariari batuko zaio. Edukien produkzio propioari esker, komunikazio euskarri berrietan euskarazko edukiak eta zerbitzuak sustatu eta indartuko ditu. Halaber, euskarazko edukiak zein zerbitzuak multinazional amerikarraren zenbait produktutan (Youtube, Books, Maps, Earth edo Blogger) ezartzearen alde egingo du lan.

Googlen ekarpena, berriz, euskarazko 585.000 gmail kontu izango da. Horrekin batera, Google Search Appliance teknologia erabiliz Euskarazko Bilatzaile Orokorra garatuko du. Bost milioi dokumentu indexatzeko ahalmena izango du tresna horrek, eta behar beste handitu daiteke. Bilatzaile honi esker internautek euskarazko edukiak modu bizkor eta eraginkorrean topatuko dituzte.

Googlen euskarazko tresna eta zerbitzu berriak gehitzeko plangintzan, Expressive SL euskal enpresak, multinazional amerikarrarekin batera, ezartze eta aholkularitza lanak egingo ditu.

Apirilaren 3an, goizeko 11:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan akordioaren aurkezpen ekitaldia egin dute. Ekitaldiko parte-hartzaileak Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Juan Diego EITBko Estrategia eta Interneteko zuzendaria eta Carlos Gracia Google Enterprise Iberiako zuzendari nagusia eta Miguel de Reina Expressiveko zuzendari komertziala eta Googleko zuzendari komertzial ohia izango dira.

Hitzarmen-sinatzearen harira Carlos Graciak Googlen teknologiari eta Cloud Computing teknologian duten nagusitasunari buruz berba egingo du eta Miguel de Reinak, aldiz, akordioak erabiltzaileen artean sortuko dituen aukera berriei buruz jardungo du.

Larry Pagek eta Sergey Brinek sortu zuten Google 1998an. Kaliforniako Stanfordeko Unibertsitako Komunikazio Zientzietako doktoregai haiek helburu argia zuten: munduko informazioa antolatu eta era erabilgarrian eta errazean aurkeztea. Bilatzailea da gailentzen den produktua, eta Europan egiten diren bilaketen %80 Googlen bidez egiten dira. Google enpresak etengabe gaineratzen ditu zerbitzu berriak sarean. Horren adibidea argia da ostiralean Bilboko egoitzan egin den aurkezpena.

Carlos Gracia Armendarizen hitzetan, “Googlen oso pozik gaude proiektu hau Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin partekatzeagatik. Sektore publikoak biztanleei eskaintzen dizkien zerbitzuetan aurrera egiten duela erakutsi dute. Hau bezalako proiektu berritzaileen bitartez beste hizkuntzen eta kulturen garrantziaz jabetzen da Google, eta aberasten laguntzen .

Comentarios

  1. Hau bada berri on bat, ea jarraitzen duten ildo honetan eta alboratzen dute Microsoftekin duten "maridaje" arraro hori

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Euskal aditz laguntzaileak

IKATEROAK ( http://ikteroak.blogsome.com/ ) blogetik post hau hartzen dugu : Euskaljakintza kook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoa ren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat. Ariketak Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz: Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak) Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak). Gune berria Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu. Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu: Taulak: Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan ( indikatiboa , baldintza , ahalera , subjuntiboa eta agintera ) klik eginez, topatuko dituzu. Ho

Pdf batekin egin nahi zenuen guztia eta ez zenekien zelan ....

Blogoff blogean ( http://www.blogoff.es ) erabat erabilgarria den sarrera bat argitaratu dute pdf dokumentuei buruz . Dena jakin nahi baduzu irakurri. Creative Commons lizentzia baten menpe dagoenez , hona hemen artikulua : Artículo traducido y adaptado de Adobe PDF Guide [Digital Inspiration] 1. ¿Cómo creo documentos PDF en mi ordenador sin necesidad de Adobe Acrobat? Hazte con una copia del programa gratuito DoPDF [ Ver tutorial ] 2. Pero no quiero instalar un programa cuando lo único que voy a convertir son unos pocos documentos. Sube tus documentos a Google Docs a través del explorador y luego expórtalos como PDF. Así de simple 3. Un cliente me ha mandado una presentación PowerPoint por e-mail y aquí no tengo nada para abrirlo ¿qué puedo hacer? Reenvía el correo (con el powerpoint adjunto) a pdf@koolwire.com . Ellos convertirán la presentación a PDF y te la mandarán de vuelta para que la puedas ver en la mayoría de los dispositivos portátiles. 4. ¿Cómo guard

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke. Modu batzuk dauzkagu hau egiteko : 1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.              PDFCreator 1.2.3            Cute PDF 2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke. 3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke "Descargar como" --> PDF (Arch