Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.
2004-05, 2005-06, 2006-07 eta 2007-08 ikasturteetan zehar Gipuzkoako DBHko ikastetxeen % 90ak hartu du parte, 21.000 ikasle inguru, gehienak 1. eta 2. mailakoak.
Ekimenaren bidez, bestalde, ingurumenaren alde lanean ari diren zenbait elkartek dirulaguntza oparoak jasotzen dituzte ikasleen parte-hartzeari esker. Dagoeneko 48.000 € lortu dira.
URL : http://www.berde-berdea.net/
Comentarios
Publicar un comentario