Ir al contenido principal

Ikastube

Ikastube.com irakaskuntzarako bideo bilduma da. Beraz, bertan topatuko dituzuen bideoek helburu didaktikoa dute. Irakasleek zein ikasleek egindakoak, bai unibertsitate mailan, baita eskola eta institutu mailan ere. Ikastube.com 2007ko abenduaren 1ean sortu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gorka J. Palazio irakasleak. Espero dezagun probetxuzko ikusentzunezko materialak topa ditzazun, ikusiz ikastea efektiboagoa baita. Euskal Herriko ikastetxe edo ikastola bateko arduraduna bazara eta interesa baldin badaukazu ikusentzunezko ekaiak Ikastube.com bideotegian sartzeko, jarri harremanetan gure ikerkuntza taldearekin eta lagundu egingo dizugu nola edo hala. Pentsatu ikusentzunezko ekaiak edukitzeak banda zabaleraren eta disko gogorraren kontsumoa zeharo handitzen duela eta horrek Interneteko zerbitzari profesional baten mantenu gastuak sortzen dituela. Gure ikerkuntza taldekideak honakoak dira: Inmaculada Maiz, Carlos Castaño, Javier 'Malkavian' Ortega eta Gorka 'McPalas' Palazio. Talde honen kideak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako arduradunak diren Enrique Arce eta Angel Larrauri, Lamiako-Leioako Berritzegunekoak ere zuekin gara bideogintzan lehen urratsak ematen. Guztiok gaude zuei laguntzeko eta Hezkuntza 2.0 mugimendua sustatzeko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke. Modu batzuk dauzkagu hau egiteko : 1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.              PDFCreator 1.2.3            Cute PDF 2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke. 3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke...

Pdf batekin egin nahi zenuen guztia eta ez zenekien zelan ....

Blogoff blogean ( http://www.blogoff.es ) erabat erabilgarria den sarrera bat argitaratu dute pdf dokumentuei buruz . Dena jakin nahi baduzu irakurri. Creative Commons lizentzia baten menpe dagoenez , hona hemen artikulua : Artículo traducido y adaptado de Adobe PDF Guide [Digital Inspiration] 1. ¿Cómo creo documentos PDF en mi ordenador sin necesidad de Adobe Acrobat? Hazte con una copia del programa gratuito DoPDF [ Ver tutorial ] 2. Pero no quiero instalar un programa cuando lo único que voy a convertir son unos pocos documentos. Sube tus documentos a Google Docs a través del explorador y luego expórtalos como PDF. Así de simple 3. Un cliente me ha mandado una presentación PowerPoint por e-mail y aquí no tengo nada para abrirlo ¿qué puedo hacer? Reenvía el correo (con el powerpoint adjunto) a pdf@koolwire.com . Ellos convertirán la presentación a PDF y te la mandarán de vuelta para que la puedas ver en la mayoría de los dispositivos portátiles. 4. ¿Cómo guard...

Noten aplikazioa etxean

Andres Castrillejok sortutako ikasleen kudeaketarako aplikazioak erabiltzen badituzue ikastetxean, hemendik aurrera etxean ere noten programa erabil daitekeela jakingo duzue. Irakasleei prozesua errazteko asmoz , Prezi aplikazioa erabiliz , tutorial bat egin dut eman beharreko pausu guztiak azalduz : (Handiago ikusi nahi baduzue KLIKATU HEMEN) Noten programa etxean on Prezi