Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke. Modu batzuk dauzkagu hau egiteko : 1. Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu. PDFCreator 1.2.3 Cute PDF 2. Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke. 3. Dokumentua "Google Docs" online gunera igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarJordiren hitzaldia ikusi ondoren, apur bat kezkaturik geratu naiz. “Más de lo mismo” aurrean gaude ala ez?. Uste dut ezetz.
ResponderEliminarGogoratzen dut orain dela 20 urte , konpetentziak, gaitasunak eta trebetasunei buruz hitz egiten hasi ginenean, MIT-etik etorritako irakasle bat Seymour Papert, agertu zen bere Dortokaren Unibertsoarekin eta denok liluraturik geratu ginen. Gogoratzen al duzue?.
Badakit hau guztiz desberdina dela, Web 2.0 –ak gizartean txertaturik dagoen tresneria delako, baina nahiz eta gauzak horrela izan, komentario gutxi eta laburrak egitea gustatuko litzaidake.
Zergaitik horrelako gaiei buruz hitz egiten gaituztenean beti guay (moderno) , sowman moduan hitz egiten gaituzte?.
Jordik autore batzuk erakusten dizkigu eta beste batzuk aldez uzten ditu, “Unos señores que escriben libros muy gordos” direla esanez. Ba ez Jordi laguna, autore horiek, nahiz eta teknologia hauen bultzatzaileak izan , beraien “lado oscuro”-a ere aztertzen dute.
Zergatik gure ikasleak eta guk ere, gero eta konektatuagoak egonez, gero eta bakartiago sentitzen gara?.
Gure ikasleak unibertso teknologiko honetan jaioak, paraleloki pentsatzeko era dute eta ez linealki, gu bezalakoa. Paraleloa ez sekuentziala. Banandurik ez zentralizaturik.
Gure seme-alabak bat baino gauza gehiago aldi berean egiteko gai dira, nahiz eta ez hain ondo(sic). Orduan, non geratzen da kalitatea?. Gizarte honetan balore hain preziatua. Banandurik ez zentralizaturik. Dispertsuagoa ere bai?.
Gaitasuna honetan “ el lado oscuro” azkenengo atalean aipatzen da, “Legal, salud y etica “ atalean. Hori bai, atal honetan azkena izateaz gain , ideologiarekin topatuko gara, Jordi laguna.
Bukatzeko, debate honetan, institutu eta eskoletan ematen ari diren beste batzuetan gertatzen den bezala, sikologia-pedagogia gutxiago eta filosofia-soziologia-antropologia gehiago edo nahi baduzue, pedagogo-sikologo gutxiago eta filosofo-soziologo-antropologo gehiago beharrezkoak direla uste dut.
Nik “El lado ocuro”-a aipatu dut, beste batek bestea trata dezan, izan, izan duelako.