Ir al contenido principal

Euskaltzaindiaren arauak lantzeko





Maite Goñi-k (@euskaljakintza) bere blog kolektiboan (Euskaljakintza) Euskaltzaindiaren arauak lantzeko beste ariketa-sorta bat argitaratu du , kasu honetan , Hot Potatoes aplikazioan eginda.
Egia esan , bere ikasleak ariketa hauek prestatu eta konpartitu dituztenak  izan dira . Denok dakigu Maite irakasle berritzailea dela eta honen lekukotza euren blogean ariketa hauek sortzeko izan den prozedura da :

"Hizkuntzaren gramatikaren alorra lantzeko, ohikoa izaten da ikasleek jarduera liburuetatik ateratako ariketak osatzea eta, jarraian, irakaslearen laguntzaz zuzentzea. Bada, ikasleek era ekinkorragoan aritzeko, zuetako batzuek jakingo duzuen bezala, euskaljakintzan prozesua irauli dugu ikasleak jarduera hauen diseinatzaile eta sortzaile bihurtuz. Honela, ikasleek jarduera ezberdinak sortzeaz gain, horientzako erantzunak ere aurkitu behar dituzte,  prozesu osoan parte hartuz. Aprendizaia askoz ere esanguratsuagoa bihurtzen da, zalantzarik gabe. Ikasleak jarduera horiek sortzen ari diren bitartean, nik  prozesua gainbegiratu eta, bukatzean, behin-betiko zuzenketak egiten ditut. Ondoren, sortutako jarduerak aplikazio batera (kasu honetan Hot Potatoes-era) pasatzen ditugu eta, azkenik, sarean denon  eskura ipintzen  ditugu.
Nire ustez, bai prozesu osoa eta bai emaitza aberatsak dira oso; izan ere, bikote bakoitzak bikotekideen artean sortutako jarduerak egiteko aukera du, eta baita beste guztienak ere."

 Ariketak ondokoak dira :


Euskaltzaindiaren arauak orokorrean lantzeko ariketak

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
Ikastaro osoa

Ariketa zehatzak

Nornahi, nonahi…
Bat-batean…
Orduak nola esan
Hitz-elkartuak
Data nola adierazi
Baitu, baikara…
Aurrealde edo aurreko alde
Zenbait aditzen erregimena
Zenbakiak
Arazi
Munduko estatu-izenak eta herritarrak
Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea
Ordinalen eta banatzaileen idazkera


Irakurtzeko jatorrizko posta SARTU HEMEN

Comentarios