ISEI-IVEI erakundeak argitaratu dituen informazio-foiletoen arabera :
Ikastetxeen hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten
neurtzen du. Ebaluazioa proba eta testuinguruko galdera-sorta ezberdinek osatzen dute. Proba eta galdera-sortak berdinak dira ikasle guztientzat eta irizpide estandarizatuekin
ezarriko dira diru publikoaz finantzatutako ikastetxe guztietan.
Ebaluazioak nahiko informazio objektiboa eskainiko dio ikastetxe bakoitzari bere egoerari buruz. Informazio hori irakasleei, ikasleen familiei eta oro har hezkuntza sistema osoari
helaraziko zaie. Informazio horrek, ikastetxe barneko datuekin osaturik, hobekuntza-prozesuak abian jartzeko aukera eskainiko du.
Ondoko pdf hauetan informazio osoa topatu ahal duzue :
Comentarios
Publicar un comentario