QSL (Queremos Software Libre) taldeak software librearen apostua egiten du eta sinadurak biltzen hasi da bere web orrian. Hona hemen aldarrikatzen dutena :
Software Librearen aldeko sinadura bilketa
Azpian sinatzen dugun talde eta pertsonok, Software Librea erabili nahi dugula agertzen dugu (adibidez, GNU/Linux, Firefox, OpenOffice...):
Software Libreak, berdintasuna, partehartzea eta solidaritatea sustatzen dituelako eta mundu zuzenago bat sortzen laguntzen gaituen tresna bat delako.
Giza garapena, jakintzaren gizartea eta berrikuntza teknologikoa bultzatzen dituelako, Teknologia Berrietara guztion sarrera erraztuz.
Jakintzaren elkarbanatzean oinarritzen delako, ekonomikoki errentagarriagoa delako (lizentziak doakoak dira) eta lekuko enplegua sustatzen duelako.
Librea delako (edozeinek erabili eta hobetu dezake) eta estandar publikoak eta formatu irekiak erabiltzen dituelako.
Independentzia teknologikoa ahalbitzen duelako eta, software pribatuak ez bezala, edozein enpresak hartu ditzakeen erabakietara lotuta egotea saihesten duelako (adibidez, Microsoft).
Guzti honengatik, ondokoa eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei:
Pertsonek Administrazioarekin dituzten harreman guztietan, Software Librea era aktiboan bultzatzea eta sustatzea.
Software Librearen erabilera erakunde publiko guztietan eta gizartearen arlo guztietan ezartzea.
Guztion zergekin hornitutako aurrekontu publikoa, gizartearen onerako, Software Librearen garapenean inbertitzea.
Software Librearen esanahia gizartean zabaltzea eta bere abantaila eta onura anitzak hedatzea.
Jende guztia programa libreen erabileran hezitzea, bereziki eskola heziketan.
Lekuko enplegua eta independentzia teknologikoa bultzatzea, Software Librearen garapenean erabiltzaile komunitatearekin eta lekuko enpresekin aktiboki lan eginez.
Teknologi Berriekin erlazioa duten aurrekontuen esleipenen inguruan eta gai hauei buruz egindako ekintzei buruz era garden eta aktiboan informatzea.
Software librearen alde bazaude :
Comentarios
Publicar un comentario