Ir al contenido principal

ADIM : Arbel Digital Interaktiboa Matematikan

Hauxe duzu Orixe Institutuko Matematika saileko zenbait irakaslek ADIM - Arbel Digital Interaktiboa Matematikan - izenpean sortu duten proiektua. Momentuz Batxilergorako baliabideak daude eskura hainbat gaitan : Aritmetika eta Aljebra , Trigonometria , Zenbaki Konplexuak , Geometria Analitikoa eta Funtzioak.

Webgune honetan agertzen diren applet gehienak, nippe Descartes delakoan oinarrituta daude.
Nippe (Núcleo Interactivo Para Programas Educativos) honek ahalbidetzen du appletak edo eszenak kopiatu, tartekatu webgune batean, bai dauden bezala, bai komeni zaizkigun aldaketak eginez.
Are gehiago, “hustu” egin ditzakegu, eszena erabat berria sortzeko, gure helburuetara egokituz alegia.
Kasu gehienetan azken hau egin dute; appletek zeuzkaten ezaugarriak kendu eta haiek nahi zituzten jarri, appletaren estetika eta helburuak erabat aldatuz.
Beste zenbait kasuetan appletek, beraien ustez, oso ondo betetzen zuten helburu pedagogikoa, beraz, zeuden bezala tartekatu dituzte webgunean, euskeratuz.
Bukatzeko, appletak ere erabili izan dituzte “Menuak” taxutzeko, nabegatzaile moduan erabiliz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke. Modu batzuk dauzkagu hau egiteko : 1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.              PDFCreator 1.2.3            Cute PDF 2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke. 3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke...

Noten aplikazioa etxean

Andres Castrillejok sortutako ikasleen kudeaketarako aplikazioak erabiltzen badituzue ikastetxean, hemendik aurrera etxean ere noten programa erabil daitekeela jakingo duzue. Irakasleei prozesua errazteko asmoz , Prezi aplikazioa erabiliz , tutorial bat egin dut eman beharreko pausu guztiak azalduz : (Handiago ikusi nahi baduzue KLIKATU HEMEN) Noten programa etxean on Prezi

Pdf batekin egin nahi zenuen guztia eta ez zenekien zelan ....

Blogoff blogean ( http://www.blogoff.es ) erabat erabilgarria den sarrera bat argitaratu dute pdf dokumentuei buruz . Dena jakin nahi baduzu irakurri. Creative Commons lizentzia baten menpe dagoenez , hona hemen artikulua : Artículo traducido y adaptado de Adobe PDF Guide [Digital Inspiration] 1. ¿Cómo creo documentos PDF en mi ordenador sin necesidad de Adobe Acrobat? Hazte con una copia del programa gratuito DoPDF [ Ver tutorial ] 2. Pero no quiero instalar un programa cuando lo único que voy a convertir son unos pocos documentos. Sube tus documentos a Google Docs a través del explorador y luego expórtalos como PDF. Así de simple 3. Un cliente me ha mandado una presentación PowerPoint por e-mail y aquí no tengo nada para abrirlo ¿qué puedo hacer? Reenvía el correo (con el powerpoint adjunto) a pdf@koolwire.com . Ellos convertirán la presentación a PDF y te la mandarán de vuelta para que la puedas ver en la mayoría de los dispositivos portátiles. 4. ¿Cómo guard...