Ir al contenido principal

Entradas

Formakuntzarako bloga

Aurten , "Web 2.0 : Hezkuntzarako tresnak" izeneko ikastetxeko formakuntza barruan eman dudan ikastaroa dela eta , eskuliburuak, aurkezpenak, bideoak, ereduak, etabar dituen blog berri bat sortu dut : http://web20ikastaroa.blogspot.com/

JEDI III : Hezkuntza Digitalaren Jardunaldiak

Magisteritzako ikasleak -   Foto de Josu Garro Pasa den ostegun eta ostiraleko arratsaldetan (bazen garaia inori bururatzea programatzea irakasleentzako jardunaldi batzuk ordutegi lektibotik kanpo, eskerrik asko  Pablo ) Hezkuntza Digitalaren hirugarren jardunaldiak burutu ziren.  Cátedra Telefónica en la Universidad de Deusto  ( Pablo Garaizar  ( @txipi )- ren eskutik) eta  Aulablog -ek antolatuak (zorionak antolatzaile guztioi!) Oraingoan, Arbel Digital Interaktiboei buruzko tailer bat ematera eta esperientzien mahai batean parte hartzera gonbidatu gaituzte. Mahai-inguru horretan Matematika Departamentukideak diren   Alazne Zarate (@alaznez)  eta  Manuela Virto (@lavirto) -rekin batera, "Matematicas en red" izeneko esperientzia aurkeztu dugu. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Alazne eta Manuelari beraien esparru pertsonalei kentzen dizkieten orduak eta orduak, metodologia berriak ikasleekin aplikatzeko ikasitako tresneki...

Lizentziak : Copyright, copyleft eta Creative Commons

Irudiaren jatorria Lan sortu eta argitaratzen dugunean, ez badugu besterik zehazten, automatikoki " Copyright " lizentzia ezartzen diogu. Honek esan nahi du beste batek edozertarako erabili nahi badu gure lana baimena eskatu behar digula (egilearen eskubide guztiak erreserbatuta daude) . Konpartitu nahi dugunean era zabalago batean, beste lizentzia mota bat ezarri behar diogu gure lanari : " Copyleft " (erabat irekia, mugarik gabe) edo Creative Commons lizentzietariko bat (lana erabil daiteke eskubide batzuk errespetatuz). Modu berean, beste baten lana (dokumentu bat, argazkia , bideoa, etab) erabili nahi dugunean lan honek duen lizentzia mota errespetatu behar dugu. Ikusi bideo hau : Zelan aukeratu Creative Commons lizentzia bat : Jo helbide honetara :  http://creativecommons.org/choose/?lang=eu  (euskeraz) edo  http://creativecommons.org/choose/?lang=es_CO  (gaztelaniaz) Bete formularioa lanaren ezaugarriekin Klikatu  "Aukeratu baimen bat...

Monet interaktiboa

Monet erakusketa Ikusgarria eta benetan ikaragarria da (batez ere ikasleekin aritzeko) Pariseko  Galeries nationales, Grand Palais erakundeak antolatu duen  Claude Monet (1840-1926)   izeneko erakusketarako sarean sortu duen web gunea. Galeria eta bidaia interaktiboen zehar aritu daiteke egundoko efektuak eta trantsizioak disfrutatuz. Komeni da ordenagailuan mikrofonoa eta webcam-a konektuta edukitzea guneak jariatzen duen magia areagotzeko. Sartu eta disfrutatu ! http://www.monet2010.com

3. urtebetetzea

Irudiaren jatorria Gaur, blog honen urtebetzea da. 3 urte bete ditu dagoeneko. Gezurra dirudi hainbeste denbora igaro izana. Kasu hauetan esaten den bezala, atzo sortu nuela dirudi. Bloga Arrigorriaga Institutuko irakasleei euren hezkuntza jardueretan IKTen integrazioa errazteko asmoz jaio zen, era guztietako baliabideak eta metodologiak eskainiz. Badakit beste hainbat ikastetxetan ere erabiltzen dutela, eta honek asko pozten  nau, hainbestetan esaten denez, eskola mundura zabaldu behar da. Edo Jordi Adell-ek lehengo egunean zioen bezala , ikastetxeak ez dira uharteak izan behar, sare baten nodoak baizik. Baliagarria izan dela eta gutxienez datozen 3 urtetan ere izatea espero dut. Eta mila esker bloga jarraitu edota irakurtzen duzuenoi.