Ir al contenido principal

Entradas

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke. Modu batzuk dauzkagu hau egiteko : 1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.              PDFCreator 1.2.3            Cute PDF 2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke. 3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke "Descargar como" --> PDF (Arch
Entradas recientes

Txaramela , gure aldizkari digital berria

Aurten gure paperezko aldizkaria zen "Atxantaizu" modernizatu egin da eta IKT bidea zabaldu dio jaio berria den " Txaramela " gure institutuko aldizkari digitalari. Prentsa tailerrean eginda, idazketa taldeak berriak, argazkiak, bideoak, aurkezpenak, etab eskaintzen dizkigu. Eta hau guztia gure institutuko euskera irakaslea den Sorkunde Otxandio -ren koordinazioaren menpe dago. Izugarrizko lana Sorkun! Zorionak!

Google docs: ideiak eta erabilerak

Origen de la imagen Manuel López Caparrós (@capileiratic ) irakasleak "Google docs: Ideas y posibles usos" dokumentua konpartitu du. Bertan hezkuntza munduan zein aplikazio eman ahal zaion Google Docs zerbitzuari azaltzen da.  DOKUMENTUA IRAKURRI

Hizkuntza aberastasuna gure institutuan

Gure institutuko Gaztelania Departamentuak (Bego Ruanoren eskutik) bideo hau eskaintzen digu, non ikastetxean entzun ahal diren hizkuntz guztiak azaltzen diren.

Imaginary: begirada matematiko bat

Modelo matematikoz eta tresna teknologikoei esker (software eta hardware)  sortutako forma eta gainazalen inguruko bisita eskaintzen duen Imaginary erakusketara joan gara gure DBHko 4.mailako ikasleekin. Argitaratutako gida didaktiko aren hitzetan : "Real Sociedad Matemática Española (RSME) delakoak mendeurrena ospatzen du 2011 urtean.  Ospakizun horren helburuen artean matematikaren dibulgazioa dago, bai ikasleen artean bai publiko osorako ere. RSME-IMAGINARY erakusketak,  informazio eta komunikazio teknologiez baliatuz,  Matematika eta Artearen arteko lotura estua azpimarratu nahi du. Bisitaldian forma eta gainazalen arteko ibilaldi birtual eta interaktibo bat egin  daiteke matematikak artearekin, diseinuarekin eta  eguneroko tresnekin duen erlazio azpimarratuz. Erakusketa Alemaniako “Mathematisches Forschungsinstitut Oberwolfach” -ek garatutako,  IMAGINARY, izen berekoaren moldaketa da eta  nazioarteko matematikari eta artezaleen arteko  lankidetzaren ondorioa da. Helburu